II. Ñañarri lasterketa Irurako herri ikastolaren alde

Datorren larunbatean, hilak 25, burutuko da froga. Iaz bezala, Alegiatik atera eta Amezketan amaituko da rallysprinta, Orendain eta Abaltzisketatik pasa ondoren

Iazko arrakasta ikusi eta gero, Irurako Herri ikastolakoek, Hondarribiko Sardara motor elkartearekin elkarlanean, datorren larunbaterako, hilak 25, II. Ñañarri Rallysprint-a antolatu dute. helburu bakarra, ikastolaren egoitza berria diru lortzea da.

Aurten ere, Alegiatik Amezketara izango da lasterketa, Orendain eta Abaltzisketatik pasako direlarik. Lehenengo autoa arra-tsaldeko 15:30ean aterako da Alegiatik eta ondoren frogako partaide guztiak. Denetara, 10'35 kilometroko ibilbidea egin ebahrko dute partaideek. Iluntzeko 8etan berriz, Amezketako plazan izango da sari banaketa.
Lorena Alonso eta Iñigo Iñurrita dabiltza rallysprintaren antolakuntza lanetan. Iñurrita bestalde, Saul Robles piloto zizurkildarrarekin 0 autoan joango da lasterketaren egunean. Gogotsu ikusten dira Alonso eta Iñurrita iazko arrakasta lortuko dutela espero dute. «Iaz, 2.850 bat lagun hurbildu ziren rallysprinta ikustea eta aurten
 ere, beste hainbeste etor-tzea espero dugu». Ziurtatuta dagoena ikuskizuna da. Iñurrita eta Alonsoren esanetan eta eguraldiak lagun badute «lehengo urtean, jendeak primeran pasa zuen eguraldi ona egin zuen eta zirkuitoan zehar pilotoek egindako lan bikaina ikusteko parada izan zuten ikusleek».
Ikuskizun bikainaz gozatu ahal izan zen eta pilotoentzat ere zirkuito ona da. Antolatzaileen esanetan «partaideek ere esan ziguten asko gustatu zitzaiela zirkuitoa eta beraiek animatu gaituzte berriz ere froga antolatzea. Denek azpimarratu zuten ibilbidean zehar, bide baztarretan kotxerik aparkatuta ez egotea oso ona izan zela eurentzat. Lasaiago ibili zirela eta euren lana hobeto ahal izan zutela».

Errepideak moztuta
Aurten ere hori lortu nahi dute rallysprinteko antolatzaileek eta aditzera eman dutenez, «Alegiatik Orendainerako eta Abaltzisketarako GI-3670 eta Amezketatik Abaltzisketarako GI-2133 errepideak ibilgailuentzat moztu egingo dira egun horretan, arratsaldeko 14:00etatik proba amaitu arte, arratsaldeko 19:00ak aldera arte. Bizilaguneneei bakarrik utziko zaie pasatzen». Hori dela eta, aparkaleku bereziak jarriko dira. Orendainen eta Larraitzen egongo dira aparkatzeko gune handieneak. Hauek bete hala, mugatu egingo da pasatzeko aukera, horregatik antolatzaileek eskatzen dute «jendeak errespetatzea ordutegiak eta batez ere, kontuan izatea bide baztarretan ezingo dela inoiz kotxerik utzi».
Bestetik, iaz bezala, bezperan, hilak 24an goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara errekonozimendu probak ohiko ibilgailuekin egingo dira, ez lasterketako autoekin, eta legez ezarrita dagoen abiadura gainditu gabe. Hortaz, ohiko egun batean baino trafiko gehiago nabaritu daiteke egun horietan, baina gidariek ez dute bestelako eragozpenik aurkituko. Larunabtean, rallysprintatren egunean sarreren salmenta goizeko 9:00etan zabalduko da; hori dela eta, 9:00etatik 14:00etara ibilgailuak ahalik eta gutxien mugitzea eskatzen da. Lortutako dirua herri eskolako ordainketan erabiliko da. «Rallysprinta antolatzeko bakarrik, 20.000 euro behar ditugu, sariak, seguroak, eta bestelakoak ordaintzeko. Horregatik, jendea etortzea gonbidatu nahi dugu. Sarrerak 8 eurotan jarriko dira salgai eta sarreren salmenta goizeko 9:00etan zabalduko da». Aipagarria da, «12 urte beherako ikusleek ez dutela sarrera ordaindu beharko heldu batekin joaten badira. Dohan izango dute».
Aurten gainera, froga Euskadiko txapelketarako puntuatzeaz gain, Nafarroako txapelketarako puntuagarria izango da, beraz «Nafarroako eta Euskadiko piloto hobenak ikusteko aukera izango da Ñañarrin. Asteartean bukatzen da izen emateko epea, baina badakigu gaur egungo pilotorik hobenak etorriko direla. Dagoeneko 36k apuntatuta daude, baina azken eguna arte ez dugu jakingo zenbat izango diren». Antolatzaileene sanetan gehienez 80 partaide onartuko dituztela datorren asteburuko lasterketan, «gehiago baldin badira, erabaki beharko dugu zein kanpoan utzi».
Antolatzaileek, ikusleei primerako ikuskizuna eskaintzeko asmoz, burubelarri lanean dabiltza, baina hauek «ingurua garbia amntentzen lagundu behar digute. Garbitasun taldeak egongo dira, baina uste dugu jendeak motxilan igotzen duena motxilan sartuta eramten badu behera, denak irabazten aterako garela. Bestela, plastikozko poltsetan sartu eta errepdie ondoan uzten badute guk bildukon ditugu

No hay comentarios:

Publicar un comentario