V. ÑAÑARRI RALLYESPRINT-ari BURUZKO INFORMAZIOA

  • Rallyesprint-a Apirilaren 21ean izango da. Goizean zehar autoak berifikatuko dira, besteak beste, eta 15:00ak aldera hasiko da lehenengo saioa. Hau bukatutakoan bigarren saio bat izango da, eta azkenik hirugarrena. Hiru saioen arteko denboraren batuketan, denbora gutxien lortzen duen autoa izango da garailea.
  • Ibilbidea Alegin hasi, Orendain eta Abaltzisketa pasa, eta Amezketan bukatzen da. Handikan Alegiara bueltatuko dira berriz gidariak, eta hurrengo saioari ekingo diote. Guztira 10,35 kilometro ditu zirkuitoak.
  • Irurako ikastolak antolaturiko Rallyesprint hau, Euskadiko eta
Nafarroako txapelketarako puntuagarria izango da. Eta Euskadiko Automobilismo Federazioaren egutegian, 3. proba izango da.

        - 60 bat autok parte hartuko dute. Eta 4.000 ikusle inguru hurbilduko direla
          aurreikusten da.

       - Rallyesprint-ari buruzko informazio gehiago, Euskadiko Automobilismo
         Federazioaren web gunean : www.eaf-fva.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario